Zerbitzu
bokazio garbia
“Albergues
en Red” federazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da
eta zerbitzu bokazio garbiarekin jaio zen. Asmoa aterpetxe pribatuak
dituzten hainbat erakunde, elkarte eta fundazio bildu eta batera
aritzea zen –horrek estatuan instalazio sare zabala eta
anitza eskaintzeko abantailak ematen baititu–, eta irteera,
txango, jarduera eta abarretarako aterpetxeak erabiltzen dituztenei
zuzenduta zegoen.
Une honetan
zortzi kide sortzaile ditu eta beste bi sartzear daude, eta
federazioa balizko kide berriekin handitzen ez ezik, komunikazio
eta irudi lanetan ere ari da, federazio berria bultzatze aldera.
Ondorioz, azoketan zein gertakizunetan parte hartzen du eta irudi
edo plan berezia, edota web euskarria garatzen dihardu.
Gainera, tokiko,
erkidegoko nahiz estatuko administrazioekin hitz egiten ari da, turismo,
lan, kultura eta gazte kontuei buruz.
|