“ALBERGUES EN RED”
“Albergues en Red” federazioak
guztira 149 aterpetxe pribatu ditu jada eta 12.641 pertsonarentzako
edukiera guztira. Hainbat elkarte eta fundaziok kudeatzen dituzte
Euskal Autonomia Erkidegoan, Katalunian, Gaztela eta Leonen,
Balearretan, Madrilen, Extremaduran, eta Asturiasen. Gainera,
sartzeko prozesuan daude Andaluzia eta Kantabriako beste aterpetxe
batzuk.
Gaur egun “Albergues en Red” Fundazioa osatzen duten
elkarteak hauek dira: ACLAP (Gaztela eta Leon) Ataya (Asturias),
Suspergintza Elkartea (EAE), Albergues en Red (Madril), ACCAC (Katalunia)
eta Alturex (Albergues turísticos Extremeños). Andaluziako
Al-qutun eta Albergues de Cantabria ere sartzeko prozesuan daude.
Erakunde pribatuen sarea
Fitur Azokan,
2004ko urtarrilaren 30ean, Espainiako Estatuko Aterpetxe Pribatuak
kudeatzen dituzten hainbat elkarte eta fundaziok sarean lan egiteko
fundazio batean batzea erabaki zuten. Horrela,
instalazio mota horien eskaintza zabala osatu zuten, 149 guztira,
oraingoz Espainiako zortzi erkidego autonomotan banatuak.
Federazio hori
osatzea lorpen handia izan zen baina horretarako lanean lehenago
hasi zen, 2003an Riazan (Segovian) eginiko “Aterpetxe
pribatuen estatuko I. Topaketa”n, hain zuzen.
"Albergues en Red" Espainiako
lurraldean dauden kudeaketa pribatuko aterpetxeen sektorean diharduten
Elkarte eta Fundazioek osatzen dute.
|