Zerbitzuaren kalitatearen aldeko apustua
Federazioaren helburuetan nabarmentzekoak dira honako hauek: parte
hartzen duten kideen interesak defendatzea eta ordezkatzea, kideen
batasuna eta laguntza sustatzea, eta erakunde bakoitzak ematen
dituen zerbitzuen kalitatea bultzatu eta mantentzea.
Halaber, federatutako erakundeen aterpetxeetan zerbitzuak ematen
dituzten langileak prestatzeko eta gaitzeko plan bereziak egitea
du helburu, baita kideen interesak ordezkatu, defendatu eta kudeatzearekin
lotutako alderdi guztiak ere.
Zuzendaritza
batzordean federazioko parte diren erakundeen ordezkaritza handia
dago. Kargu esanguratsuenen barruan, aipatu behar da lehendakaria
Jon Basaldua dela, Suspergintzakoa (EAE), lehendakariordea
Javier Arantegi, ACLAPekoa (Gaztela eta Leon) eta diruzaina Josep
Font i Sagristà, ACCACkoa (Katalunia).
Federazioaren
helburuetako bat ahalik eta partaidetza handiena
lortzea da, eta aterpetxe pribatuak kudeatzen dituzten erakunde
gehiago hartzea, sare honetako parte izan nahi badute Estatutuetan
ezarritako baldintzen pean. Era berean, beharrezko urratsak egiten
ari da erakunde gehiago sar daitezen Federazioan, eta ordezkaritza
eta partaidetza Erkidego Autonomo guztietako erakundeetara zabaltzeko.
.
|